XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Blenheimgo doilorra

Winston Churchillek 1901eko otsailaren 18an eman zuen bere lehen hitzaldia parlamentuan.

Hasiera guztietan ohi den bezala, ez zen batere ikusgarria izan.

Oso urduri ekin zion, totelka hitz eginez, baina buruz zekien esan beharrekoa eta, larrialdia gainditutakoan, segurtasunez beteta jarraitu zuen.

Gehienetan hilabeteak edo urteak pasatzen ziren diputatu berri batek estreinakoz berba egin aurretik eta, beraz, hain azkar aritu izanak harrituta utzi zituen bere kide guztiak.

Komunen Ganberako diputatuek ondo ezagutzen zuten bere liburuengatik eta Hego Afrikan jazotakoengatik, eta adi zeuden Lord Randolph-en semeak politikan eman zitzakeenak jakin guran.

Azkenean ez zien hutsik egin.